XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albania, bere kokapena dela eta, erraz hartzeko harrapakintzat jo izan dute potentziek.

1939.ean Hitlerrek Austria bereganatu ondoren, Britainia Haundiarekin eta Frantziarekin ados jarrita inbaditu egin zuen.

Txekiako lurrak Bohemia eta Moraviako Protektoratu bihurtu ziren eta Eslovakia elizgizon faxistek gidatutako nortasunik gabeko estatu izan zen.

Faxismoaren kontrako erresistentziak Alemania 1945.ean erori arte eta tropa sobietarrek lurraldeak okupatu arte iraun zuen.

Orduan erresistentzian borroka egindako alderdi guztiekin Fronte Nazionala eratu zen.

Berehala hasi ziren sozialisten eta sistema kapitalistaren aldekoen arteko liskarrak, hauteskundeetan botuen % 38 lortuta komunistak garaile atera zirelarik.

Erreforma batzuei ekin zieten: nekazaritza berrantolatu eta kolektibatu, 50 langile baino gehiagoko enpresak nazionalizatu, etab.

1968.ean, Alderdi Komunistako Idazkariak erreforma liberal batzuk sartu zituen: zentsurari amaiera eman, ekonomia deszentralizatu, etab.

Sobietarren tropek inbaditu egin zuten Txekoslovakia, errebisionistak kendu eta ortodoxia ezarriz.

1968.eko erreformetan iraundako bakanetakoa Txekia eta Eslovakiako berdintasuna ezartzen zuena da.

Horri esker orain federazioari amaiera leun eman ahal izan zaio.

ALBANIA

Albania estrategikoki kokaturik dago Grezia, Jugoslavia eta Italiaren artean, Bulgaria eta Turkiaren mendebaldean, eta kokapen hori garrantzitsua izan da bere historian zehar.

Garai batean (eta orain ere bai, agian) erraz hartzeko harrapakintzat jo izan dute (...).